HARA! Imanol Aleson elkarrizketatu dute 'Hiru Erregeen Mahaia' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Imanol Aleson korrikalari azkoitiarra elkarrizketatu dute Euskadi Irratiako Hiru Erregeen Mahaia saioan, Basque Ultra Trail mendi lasterketaren inguruan. Iruñea eta Donostia lotuko ditu txapelketak lau etapatan, eta 120 kilometroko distantzia eta 6.300 metroko goranzko desnibela ditu. Ostiralean hasiko da lehia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen probarekin, eta Alesonek esan du "gogoz" dagoela. Entzun hemen elkarrizketa.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide