Donostiako DFeria Arte Eszenikoen egitasmoak XXIII. edizioa du aurtengoa. Martxoaren 6tik 9ra izango da, eta hainbat diziplinez gozatzeko aukera egongo da Donostiako antzokietan. Hain zuzen, programazioko ikuskizun batean Jaiotz Osak hartuko du parte.
Now ikuskizuna sortu duen Judith Argomaniz zuzendari eta koreografoaren laguntzailea izan da zumaiarra, eta, horrez gain, dantzari gisa ere parte hartuko du obran.
Ikuskizunak gizakiak behar duen biziberritzeaz dihardu. Sinopsiak honakoa dio: "Errutina, jarrera, patroi errepikatuei atxikita bizi gara; horri guztiari aurre egiteko, berritzea beste biderik ez du gizakiak".