Hara! Eskualdeko lagun ugarik egin dute bat Gurasos-en igandeko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 15a, 11:54

Gurasos errauste plantaren aurkako plataformak manifestazioa egingo du igandean, Donostian. Elkarrekin gehiago gara. Sin Conflicto. Adostasuna, besterik ez. La solución es el acuerdo lemapean egingo dute martxak arlo desberdinetako pertsonen babes zabala jaso du, eta besteak beste eskualdeko honako bizilagunek eman dute atxikimendua: Joxe Luis Korta arraunlaria, Jon Salsamendi  arraun entrenatzailea, Axi Muniain eta Imanol Yeregi surflariak, Aimar Zubeldia txirrindularia, Oiana Blanco judolaria, Nagore Aranburu aktorea, Iñaki Elortza irrati esataria, Eñaut Elorrieta musikaria, Xabier Saldias abeslaria, Jexuxmai Lopetegi musikaria, Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariak, Txiki Agirre Keixeta margolariak, Nerea Mendizabal psikopedagogoa, Ainhoa Agirrezaldegi bertsolaria, Juan Ramon Azpitarte Imuntzo trikitilaria eta Iñake Irastorza eta Ander Iruretagoiena aktoreak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide