Hara! Azkoitiko eta Azpeitiko 1966ko irudiak jarri ditu sarean RTVE-k

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 8a, 12:21

El valle de Iraurgui: Azpeitia y Azcoitia dokumentala Interneten jarri du ikusgai RTVE kateak. 1966. urtean egin zuten bideoa, eta Azkoitiko eta Azpeitiko irudiak agertzen dira bertan. Bi herri horien historia, eraikin esanguratsuak, festak eta orduko ohiturak, bizimodua eta lanbideen berri ematen dute ikus-entzunezko lan honetan. Hala nola, Azkoitiko parrokiako organoa, idi demak eta industria ageri dira. Azpeitiari dagokionez, zezen plazan egiten zituzten ahari jokoak ikus daitezke, besteak beste. Hemen ikus taiteke bideoa.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide