Hara! Eskualdeko aurkezle eta aktore ugari EiTB-ren 90eko hamarkadako argazki artxiboan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 31a, 12:12

  EITBk 90eko hamarkadako argazki bilduma publiko egin du. Besteak beste, Eitb Kantxan, Menú del día, Balinda, Kirolak telebista saioetako, Goenkale eta Benta Berri telesailetako edota Euskadi Irratia eta Euskadi Gazteako orduko lan taldeen argazki ugari kaleratu dituzte beren webgunean, eta eskualdeko aktore eta aurkezle ugari ikus daitezke. Hala nola, Xabier Euzkitze, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Karlos Argiñano, Elena Irureta, Joxe Mari eta Joseba Iriondo, Xabier Saldias, Boni Alegria, Kontxu Odriozola, Maite Bastos, Jose Kruz Gurrutxaga, Idoia Uranga, Iban Garate, Pedro Otaegi, Nagore Aranburu. Ikusi hemen argazki bilduma:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide