HARA! Imanol Lopez zumaiarra Mexiko frontoiaren ETBren erreportajean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Imanol Lopez eta Jon Artano Mexiko pilotalekuan. (Jon Artano) Bi hamarkada egon da itxita Mexiko pilotaleku entzutetsua. Baina, dagoeneko, zaharberritze lanak azken fasean dira. Jon Artano EITBrenĀ  Latinoamerikako berriemaile berezi zestoarrak pilotalekuaz erreportajea egin du Gaur Egun albistegietarako, eta Imanol Lopez puntista zumaiarra elkarrizketatu du. Bost aldiz munduko txapeldun izan dela gogoratu du Lopezek, baina frontoitik kanpo ere txapeldun izan nahi duela adierazi du. Lotura honetan ikus daiteke erreportajea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide