Alex Berasategik ateratako argazkia.
Alex Berasategi argazkilari azpeitiarraren irudi bat aukeratu dute gaurko irudi,
One Eyeland mundu mailako publizitate agentziak bere webgunean. Berasategiren lagun batzuk ageri dira 2o14ko Jai Karnabalez, Santiago kaleko horma irudi baten aurrean.
Ez da One Eyelandek Berasategiren irudi bat aukeratzen duen lehen aldia; izan ere, haurndun dagoen emakume baten sabelaren argazki muntaiarekin
webgunearen aitortza jaso zuen duela aste gutxi, eta duela hilabete batzuk ere bai, BMW auto irudiarekin.