Hara! Oria ibaiaren jaitsiera nork irabaziko duen asmatzeko, lehiaketa antolatu du Orio Arraunketa Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 23a, 11:29

Zenek irabaziko du jaitsiera nesketan eta mutiletan? galdera bota du arraun elkarteak. Otsailaren 11n, Orioko Ibaiaren Jaitsiera jokatuko da, eta herritarren artean giroa berotzeko lehiaketa antolatu du Orio Arraunketa Elkarteak. Zenek irabaziko du jaitsiera nesketan eta mutiletan? galdera bota du elkarteak, eta nahi dutenek aurrikuspenak egin ditzazkete herriko tabernetan. Euro baten truke, txartelean zehaztu beharko dute mutilen estropada nork irabaziko duen, eta jarraian nesken estropadako irabazlea nor izango den. Gero txarteka kutxara bota beharko dute, estropada eguneko 16:00ak baino lehen. Asmatzaileen artean lau sari zozkatuko dira. Gizonen bandera nork lortuko duen asmatzen dutenen artean, bi lagunentzat afaria KatxiƱan jatetxean eta Xixario erretegian. Nesken bandera asmatzen dutenen artean, berriz, afaria bi lagunentzat Joxemari Bodegoian, eta afaria bi lagunentzat Niko tabernan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide