Errime musika taldeak izen bereko bost abestiko maketa entzungai jarri du sarean,
Youtuben.
Espaloi hutsak, Ez dakit alderatzerik dagoen, Miseriak, Bide berriak eta
Leihoak kantak saren entzun daitezke dagoeneko, beraz.
Jon Gurrutxaga, Unai Martinez, Felipe Murillo eta Asier Aizpuru azpeitiarrek eta Paul Beitia eta Patxi Gabilondo zarauztarrek osatzen dute Errime taldea, eta Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak iaz emandako Sorkuntza Bekari esker kaleratu dute maketa.
Martxoaren 11n Ruper Ordorikaren emanaldiaren aurretik Sanagustin kulturgunean izango da Errime, 22:30ean hasita.