EITBko 2. kateko '
El conquistador del fin del mundo' programa hasi zen atzo, eta aurtengo edizioan Karibean ari dira lehiatzen 36 parte hartzaileak. Horietatik lau eskualdekoak dira: Saioa Etxeberria getariarra, Maddi Lertxundi zarauztarra, Andoni Iruretagoiena aiarra eta Alex Ortega oriotarra. Laurak sari preziatua lortzeko lehian dira Karibe "basatian", orain arteko ediziorik "gogorrenean".