Miriam Aizpuru, ezkerrean. (Ane Olaizola)
Joan den astelehen goizean Arroabeko Sakulupe guraso elkarteko Miriam Aizpururi elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiako
Faktoria saioan. Arroabeko biztanleria eta haur kopurua nabarmen igo dira azken urteetan, eta, ondorioz, Arroabeko eskola txiki geratu zaie. Momentu honetan, eskola bost eraikinetan banatuta dago, eta Arroabeko bizilagunen nahia eskolak behar dituen instalazio guztiak eraikin bakarrean eraikitzea da. Horretaz hitz egin zuen Aizpuruk saioan.
Elkarrizketa osorik entzun daiteke
lotura honetan.