HARA! 'Amama' filmaren estreinaldia egingo dute gaur, ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 4a, 16:44

Iraia Elias zarauztarrak, Kandido eta Manu Uranga aita-seme zumaiarrek eta Nagore Aranburu azpeitiarrak hartu dute parte pelikulan, besteak beste.

'Amama' filmeko irudi bat. (txintxua.com) Fermin Etxegoienek aurkezten duen Zinez saioan Asier Altuna zuzendariaren Amama pelikula estreinatuko dute. 22:15ean izango da, ETB1en. Filmean parte hartu duten aktoreak dira Iraia Elias zarauztarra, Kandido eta Manu Uranga aita-seme zumaiarrak eta Nagore Aranburu azpeitiarra, besteak beste. Filmak bi munduren artean gatazkan dagoen familia baten istorioa azaltzen du; baserriaren eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka eta guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Pelikulako sekuentzietako batzuk Errezilgo Eitzeta baserrian eta Azpeitiko hainbat txokotan grabatu zituzten. Hainbat sari irabazi ditu filmak; Euskal zinemaren Irizar Saria, esaterako. Horrez gain, hiru sari jaso zituen 26. Cine Ceará zinema jaialdian: argazki onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena eta kritikarena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide