Azpeitiko Nuarbe auzoko Ibai-Eder urtegia alerta egoeran dago; izan ere, haren edukieraren %48,35 dago beteta. Iaz, urte sasoi honetan, urtegiaren edukieraren %54,79 zegoen beteta.
Gipuzkoako hainbat urtegi alerta eta aurre alerta egoeran dira, ur faltagatik. Azken asteetan euri gutxi egin duelako daude egoera horretan, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi duenez. Azpeitiko Nuarbe auzoko Ibai-Eder urtegia alerta egoeran dago; izan ere, haren edukieraren %48,35 dago beteta, eta 68.649 biztanle hornitzen ditu. Iaz, urte sasoi honetan, urtegiaren edukieraren %54,79 zegoen beteta. Gipuzkoako urtegirik handiena da Ibai-Eder.