Hara! Placido Domingo tenorea Urola Kostan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 20a, 12:48

      Placido Domingo tenore espainiarra Gipuzkoan izan berri da, eta tartean Getaria, Zarautz eta Aizarnazabal bisitatu ditu. Bere jatorriaren inguruan grabatzen aritu da Domingo, urtarrilaren 8an emango dute ETB2 kateko Origen saioan. Besteak beste, Aizarnazabalgo Enbil baserrian izan da tenore ezaguna. Izan ere, Domingoren ama, Pepita Enbil, getariarra zen jaiotzez. 36ko gerran Eusko Jaurlaritzaren Eresoinka ekimenean ibili zen kantari. Gerra amaitzean, Mexikon erbesteratu zen, eta orduan operako abeslari gisa ospea hartu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide