Ezkerretik eskuinera, Iraitz Lizarraga, Inazio Tolosa eta Ekain Ibarguren.
Imanol Urbietaren abestietan oinarritutako
Korrika! Haizearen herrira disko liburua aurkeztu zuen Katxiporreta faktoriak, azaroan, Zarautzen. Orain, horren harira,
Pupu eta Lore: Haizearen herrira ikuskizuna estreinatu dute. Pasa den igandean egin zuten estreinako emanaldia Sopelan (Bizkaia), eta beste hainbat herritarako ere lotu dituzte emanaldiak.
Ikuskizun horretako protagonistetako bi dira
Ekain Ibarguren azpeitiarra eta
Inazio Tolosa zumaiarra. Hain zuzen ere, Loreren rola jokatzen du azpeitiarrak, eta Aitona Manoloren papera du zumaiarrak. Iraitz Lizarraga, Pupu, dute lagun eszenatokian.