Eskualdeko hainbat herri ageri dira 1955ean estreinatutako dokumental batean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 29a, 16:29

'San Sebastian, novia de España' izeneko dokumentala sarean jarri dute ikusgai. Besteak beste, Orioko, Getariako, Zumaiako eta Azpeitiko irudiak ageri dira.

https://vimeo.com/163687082 1995. urtean estreinatu zuten San Sebastian, novia de España dokumentala. Bertan, Gipuzkoako hainbat herritan bildutako irudiak ageri dira, eta horietako batzuk eskualdekoak dira. Besteak beste, Azpeitiko, Zumaiako, Orioko eta Getariako udalerrietako panoramikak ikus daitezke. Orain arte Euskadiko Filmategian gordeta eogon bada ere, sarean jarri dute ikusgai, filmategiaren vimeo kontuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide