Juanin Zendoia azpeitiarra. (zuzeu.eus)
Atezain handiak izan dira betidanik Urola erdian izenburupean, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako herrietan izan diren eta egun diren futboleko atezainen inguruko erreportajea idatzi du Jon Leunda kirol kazetariak
zuzeu.eus atarian. Haren hitzetan, "bi (Azpeitia eta Azkoitia) herrietan izan dira eta daude futboleko atezain handiak", eta horien inguruko informazioa eman du webgunean.
Lehen mailan edota goiko mailetan ibili diren hamasei herritarren inguruko informazioa jaso du Beizamako kazetariak erreportajean. Hain zuzen ere, Josetxo Arakistainen, Juanin Zendoiaren, Carlos Larrañagaren, Olatz Ieregiren, Iñaki Irureren, Joseba Arangurenen, Enrique Larrañagaren, Anjel Sernaren, Iñigo Odriozolaren, Andoni Bastarrikaren, David Tejeraren, Mikel Odriozolaren, Hodei Unanueren, Inazio Otañoren, Iker Bastidaren eta Unai Marrenoren inguruan idatzi du.
Irakurri erreportaje osoa,
hemen.