Solanoren liburuaren azala Udane Juaristik diseinatu du.
Xabi Solano trikitilari hernaniarrak hamabost abestiz osatutako
Trikitixa liburua II liburua eta
Ereñotzu diskoa argitaratu berri ditu, eta bi lanetako diseinu lanetan aritu da Udane Juaristi artista azkoitiarra. Hain zuzen ere, diskoaren eta liburuaren azala eta kontrazala egin ditu azkoitiarrak. "Esne Beltzaren disko bat diseinatu nuen lehen, eta handik nuen kontaktua Solanorekin. Bakarkako lana atera behar zuela-eta, harremanetan jarri zen nirekin. Oso gustura nago, esperientzia ona izan da", azaldu du Juaristik.
Solanok lan berrian hamabost kantu berri aurkeztu ditu, eta horien partiturak eta grabaketak eskaini ditu liburuan eta diskoan. Esate baterako,
Ereñotzu diskoan hamabost abesti horiek jaso ditu hainbat kolaboratzailerekin elkarlanean. Besteak beste, Kepa Junkerak, Joxan Goikoetxeak eta Solanoren arreba Kristinak egin dituzte kolaborazioak.