Azkoita-Azpeitia maratoi erdia izan da Euskal Herriko onena, Espainiako Atletismoko Federazioaren iritziz

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 10a, 16:06

Espainiar estatuan egiten diren maratoi erdi guztiak biltzen dituen sailkapena egin dute, eta seigarren postuan ageri da Diego Garciaren oroimenean egiten den lasterketa.

Iazko lasterketaren unea. Aste honetan Espainiako Atletismoko Federazioak espainiar estatuan egiten diren maratoi erdien sailkapena egin du, eta, zerrenda horren arabera, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia Hego Euskal Herrian egin den onena da. Horrez gain, sailkapeneko seigarren postuan aurkitzen da Diego Garciaren oroimenean egiten den lasterketa. Bestalde, All Athletics erakundeak munduko lasterketa onenen inguruko beste zerrenda bat egin ohi du, eta horren arabera, gizonezkoen mailan, 10 eta 42 kilometro artean egiten diren lasterketa guztietan 61. onena da Azkoitia-Azpeitia. Lasterketaren antolatzaileak pozik hartu dute berria eta gogorarazi dute “dagoeneko lanean” ari direla “goi mailako lasterketa eskaintzeko” datorren urtean. Hain zuzen ere, apirilaren 1ean izango da 2017ko Azkoitia-Azpeitia erdi maratoia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide