'Cambio 16' aldizkariko zuzendari izendatu dute Landaburu

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Hitza

Zarauzko bizilagun Gorka Landaburu kazetaria (Paris, 1951) EIG Multimedia taldeko presidente eta 'Cambio 16' aldizkariko zuzendari izendatu dute.

(Zarauzko Hitza) Zarauzko bizilaguna den Gorka Landaburu 1976an hasi zen kazetari Efe agentzian, eta handik gutxira hasi zen Grupo 16 taldearentzat lanak egiten. Diario 16 eta Aldaketa Hamasei aldizkarietako zuzendaria izana da.Orain, EIG Multimedia taldeko presidente eta Cambio 16 aldizkariko zuzendari izendatu dute. 2001ean, ETAren lehergailu batek zauri larriak eragin zizkion.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide