Nuarbe eta Matxinbenta artean dagoen Ibai-Eder urtegia alerta egoeran dago, edukieraren erdia baino gutxiago (%45,5) baitago beteta. Gipuzkoako Urakek jakinarazi duenez, herrialdeko beste hainbat urtegi aurre-alerta egoeran daude. Dena den, bihartik aurrera eguraldi kaskarra eta euritsua dago iragarrita.
Ibai-Eder urtegiak 68.648 lagunen ur beharrak hornitzen ditu. Iaz sasoi honetan %56n zegoen beteta urtegia.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide