Juan Joxe Agirre azpeitiarrak irabazi du ETB1eko 'Gailurra' saioko saria

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 31a, 10:45

Ternuako opari sorta jaso du azpeitiarrak, zozketa bidez. Hernio mendiko hiru argazki bidali zituen Agirrek.

Juan Joxe Agirreren argazkia. (eitb.eus) ETB1eko Gailurra saioko argazki lehiaketan garaile izan da Juan Joxe Agirre azpeitiarra. Telebistako saioak azken asteetan ikus-entzuleek igotako mendien argazkiak bidaltzeko eskatu zuen, eta 130 argazki parte hartzaileetatik Agirrek irabazi du Ternua arropa markak emandako opari sorta, zozketa bidez. Motxila bat, kamiseta bat, buff bat eta kantinplora bat irabazi ditu Agirrek hain zuzen ere. Hernio mendiko hiru argazki bidali zituen Agirrek lehiaketara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide