Libe Aranburu da ETB3ko '3txulo' saioko protagonistetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 18a, 12:24

'Izeba Kattalin'en papera egiten du aktore azpeitiarrak. Gainera, 'Gorritxo' pertsonaiari ahotsa ere jartzen dio Aranburuk.

'Izeba Katallin'. (Eitb.eus) Libe Aranburu (Azpeitia, 1982) aktorea ETB3ko 3txulo saioko protagonistetako bat da. Egunero ematen dute telesaila, eta, hain zuzen ere, Izeba Kattalin pertsonaia da azpeitiarra. Haurrei zuzendutako programako “izeba maltzurra” da Kattalin, eta 3txulotarrak zelatatzea da bere helburua. Horrez gain, 3txuloko ikur eta irudia den Gorritxo marrazki bizidunari ere ahotsa jartzen dio Aranburuk. Ikusi bideoak hemen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide