Jon Salsamendi eta Intza Lizarazu kirolari buruzko mahainguruan aritu ziren Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 22a, 16:02

Oihana Kortazar mendi korrikalaria eta Markel Irizar txirrindularia izan ziren Orioko arraun entrenatzailearekin eta Azkoitiko saskibaloi jokalariarekin batera. Goiena telebistak 'streaming' bidez eman zuen ekitaldia.

Mahainguruko partaideak, atzo. (Ibai TrebiƱo) 'Publikoaren eragina kirolarengan' lelopean egin zuten mahaingurua atzo arratsaldean, Arrasaten. Bertan, goi-mailako lau kirolari elkartu ziren beren esperientziaz aritzeko. Hizlarien artean Intza Lizarazu Azkoitiko saskibaloi jokalaria eta Jon Salsamendi Orioko arraun entrenatzailea izan ziren. Beraiekin batera Oihana Kortazar mendi korrikalaria eta Markel Irizar txirrindularia aritu ziren. Aitor Elduaien kazetariak egin zituen moderatzaile lanak. Ekitaldia ordu eta erdi ingurukoa izan zen, eta 35 pertsona inguru izan ziren solasaldia entzuten. Horrez gain, Goiena telebistak streaming bidez eman zuen mahaingurua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide