Mendizabal txistula jotzen ageri da bideoan. Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrerako EAJren Gipuzkoako hautagaia eta alderdiko beste hainbat lagun ere agertzen dira.
https://www.youtube.com/watch?v=xP4qkmqo1Ak
Alderdiaren garaia. Urkullu lehendakari lelopean argitaratu du bideoa EAJk. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpaina barruan egin du ikus-entzunezkoa, eta, bertan, Joseba Egibar Gipuzkoako zerrendaburua eta alderdiko beste hainbat lagun agertzen dira abesten eta instrumentuak jotzen. Hain zuzen ere, txistua jotzen agertzen da Garikoitz Mendizabal zestoarra. Mendizabalez eta Egibarrez gain, abizenik gabe izendatu dituzten Irunek, Olatzek, Mikelek eta Jaimek osatzen dute bideoa.