Itziar Elias azkoitiarra da AEKren kanpaina berriko irudia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 12a, 16:55

Martxelo Rubio eta Elias agertzen dira 'AEK %100 afektiboa' lelopean.

Kanpainaren irudia. (AEK)   AEKak martxan jarri du 2016-2017 ikasturterako izen-emate kanpaina, eta Itziar Elias Azkoitiarra da bertako irudia.'AEK %100 afektiboa' da kanpaina berriaren leloa, eta Eliasekin batera Martxelo Rubio aktorea agertzen da. Itziar Eliasek hainbat antzerki lanetan hartu du parte, bai aktore moduan eta baita zuzendari bezala ere, eta ez da lehenengo aldia Euskararen inguruko kanpaina baten irudi dena. Iaz Gipuzkoako Foru Aldundiak euskaltegietan izena emateko jarritako kanpainan ere iragarkiko protagonista izan zen azkoitiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide