Imanol Elias funtsean ikus daitezkeen Urola Kostako Hitza egunkariak.
Atzo, asteartea, aurkeztu zuten
Imanol Elias historialari zenaren funts bibliografikoa, eta aurrerantzean herritarrentzat eskuragarri izango dira Imanol Eliasek urteetan zehar jasotako eta idatzitako liburuak. Izan ere, haren emazteak udalari eman zizkion horiek, senarre hiltzean. Funts horretan liburu historikoak ez ezik, hainbat egunkari eta aldizkari ere badira artxibatuta, eta horien artean da UROLA KOSTAKO HITZA egunkaria. Eliasek urtez urte gorde zituen egunkariak, eta orain haren izena duen funtsean daude horiek guztiak. Uztarria herri aldizkariaren zenbaki guztiak ere jasota zituen Eliasek, eta orain ikusgai dira haren funtsean.