Laxaro Azkune, 'Europa bat-batean' jardunaldien gidari

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Laxaro Azkune Mexikoko Las Alondras hirukotearekin gaur goizeko saioan. (Mintzola) Mintzolak eta Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak antolatuta, 'Europa bat-batean' kantu inprobisatuen nazioarteko topaketak egiten ari dira egunotan EHUren Udako Ikastaroen baitan, Donostian. Gaur goizean, esaterako, kantu inprobisatuen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa izan dute hizpide, Miramar jauregian egindako saioan. Besteak beste, Kubako, Mexikoko, Euskal Herriko nahiz Herrialde Katalanetako herritarrek hartu dute hitza, eta Laxaro Azkune azpeitiarra arduratu da saioa gidatzeaz. Bestalde, atzo, topaketen baitan, Gales, Kuba eta Zipreko ordezkariak eta Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolari zarauztarra aritu ziren kantuan. Eguraldi txarra tarteko, saioa portuan hasi eta aquariumeko aretoan bukatu zuten. https://www.youtube.com/watch?v=RHd673O_f_M

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide