Bihar, zapatua, grabatuko den lipdubaren azken xehetasunak zehazten ari dira hainbat herritar. Izan ere, bihar 18:00etan plazan elkartu eta bideoa errodatuko dute, Hitzartuk ekainaren 5erako prestatu duen herri galdeketari babesa emateko. Dagoeneko 50 talde eta eragile inguruk grabaketan parte hartuko dutela baieztatu dute, eta dozenaka norbanakok ere eman dute aurrez izena. Dena den, aurrez izena eman ez duen orok ere hartu ahal izango du parte lipdubean, eta plazako hitzordura agertu besterik ez dute. Argazkian ikus daitekeen moduan, grabaketaren probak egiten ari dira herritar batzuk gaur goizean.
Joan den astelehenean herriko taldeetako kideek-eta
lipdubean parte hartzeko deia egin zuten.