Egurra ta kitto musika taldeak kontzertua eskaini zuen zapatuan, bretoieraren aldeko lasterketaren bukaerako festan. Izan ere, larunbatean bukatu zen lasterketa Lokoal-Mendon, eta egun osoko festa izan zen bertan.
Apirilaren 27an hasi zen lasterketa, Saint-Herblain (Bretainia) hirian. “Brezhoneg ha Plijadur!” (Bretoiera eta plazera!) lelopean egin zuten hizkuntzaren aldeko 1.700 kilometroko lasterketa, eta Bretainiako bost departamenduetatik igaro zen, lekukoa eskuz esku pasatuz.