Itsasuko (Lapurdi) Alki altzari kooperatibak 2016ko altzarien bildumaren baitan kaleratutako argazkia da goikoa. Diseinuzko aulkiak eta eserlekuak egiten dituzte enpresa horretan, eta horietako batzuen egiturak Azpeitiko Tecniur enpresan eginak dira (argazkikoak, adibidez). Irudian agertzen diren zumitzezko egiturak, berriz, Matxinbentako Azurmenditarrek egindakoak dira.
Alki kooperatibak erakustokia jarri zuen joan den urtarrilean Parisen egin zen Maison&Objet azokan, eta han jarritako osagaiak ikus daitezke argazkian. Lapurdiko kooperatibak munduko txoko desberdinetara zabaltzen ditu bere produktuak.