(fotorunners.es)
Unbe Eibarko atletismo pistari Asier Cuevas izena jarriko diote, udalak adierazi duenez. Azpeitian bizi da Cuevas eibartarra, eta
txapeldunordea da 100 kilometroko munduko txapelketan. "Eibarko korrikalari handi horrek kirol munduan egin duen ibilbide oparoa eskertu" asmoz hartu du erabaki erakundeak. Miguel de los Toyos alkateak proposatu du izena aldatzea, eta udal talde guztiek onartu dute. Eibarko kirol elkarteak ere begi onez ikusi du erabakia. Hilaren 29an izango da ekitaldia, 19:00etan, kirolgunean.
Joan den asteburuan ohorezko sakea atera zuen atletak, Ipuruan.