Agerraldi jendetsua egin zuen atzo Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak Donostian. Ehun lagun inguru bildu ziren Urola Kostako eskualdeko batzuk han ziren, besteak beste: Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia, Mikel Aranburu eta Mikel Labaka futbolari ohiak, Jon Maia bertsolaria eta Xabier Euzkitze. Igandean, hautetsontzi erraldoiak eraiki, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte Baionan, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. Horietara joatera deitu dute.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide