Oriotarra eta igeldotarra, elkarrekin (Karkara.eus)
Gaizkiulertuak eragin ditu aurtengo Mirotza Sariko protagonistetako baten izenak. Orioko Garagardo Azokaren irekiera ekitaldian banatzen ditu sari hauek Orio Arraunketa Elkarteak. Denboraldi ona egin duten kirolariak omentzen ditu, eta aurtengo sarituen izenak entzutean, batek baino gehiagok irudikatu du okerreko pertsona.
Izan ere, Joxemari Olasagastiren izena entzun, eta herriko arraun elkarteari horrenbeste laguntzen dionarekin akordatu dira batzuk. "Bazen garaia oriotar bati ematekoa saria!", entzun zioten esaten bati. Baina ez dute herriko Joxemari Olasagasti arraunzalea saritu, Olasagasti aizkolaria baizik.
Herrikoari, grazia egin dio gaizkiulertua sortu izanak, eta atzo
Karkara-k argazki baterako elkartu zituen bi Joxemari horiek.
Beste saritua Aiala Zarautz eskubaloi taldea izan da.