Aiak jaso du 'Herri Txiki Infernu Handi' programaren bisita

Erabiltzailearen aurpegia Onintza Lete Arrieta 2015ko api. 29a, 16:16

Aian ibili dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurreko astean, eta herritarrekin bizitakoak erakutsiko dituzte asteazken honetan (apirilak 29) Aian bertan, probalekuan. Monologoak, ikus-entzunezkoa eta Sebastian Lizasoren bertsoak uztartuta egingo dute saioa. 21:00etan hasiko da saioa, eta aiar guztiak daude gonbidatuta bertara. ETB1 katean ematen dute Herri Txiki Infernu Handi saioa, igande gauetan. Asteazken honetan Aian grabatu ikuskizuna, eta ondoren ETB1en emango dute emaitza (eguna zehazteko).  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide