Aurreko bi urteetan Zuhaitz Egunean landatutako zuhaitzetatik 60 atera dira aurrera. Gaur 50 bat lagun bildu dira, haur eta heldu, erriberako eta artadiko espezietako 150 ale berri aldatzeko.
Gaur egin den landaketaz gain, Udalak aldez aurretik beste mila ale inguru aldatu ditu aurten. Aitor Leiza ingurumen zinegotziak azaldu du zer espezietako arbolak diren gaur eguerdian landatu direnak: altza, urkia, erramua, gereziondoa, gorostia, haritza, artelatza, zumarra, sagarrondoa, elorri beltza, sahatsa... Denak ere, artadian edo erriberan aurki daitezkeen espezieak.
Jarraitu albistea irakurtzen hemen.