Geoparkeak behatoki berria du

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Uranga

Euskal kostaldearen panoramika eder bat eskaintzen du, Lekeitiotik Jaizkibelerainokoa. Horixe da, Elorriagako (Deba) behatoki berriak eskaintzen duena. Gaur inauguratu dute, eta bertan izan da besteak beste Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatea.  Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako La Caixa Fundazioaren arteko lankidetzaren baitan egin da geoparkeko behatoki berria.  Egurrezko plataforma bat da, eta 150 metro baino gehiagoko altuera duen itsaslabar baten ertzean dago. Elorriagako haur parketik bost minutura dago, handik pasatzen dira Talaia ibilbidea eta Done Jakue Bidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide