Australia aldean dabiltza eskualdeko hainbat surflari, eta Sydney hiriko frontoi batean honako argazkia atera dute Imanol Yeregi zumaiarrak eta Aritz Aranburu eta Hodei Collazo zarauztarrek. Frontoiko horman ageri da Euskal Herriko harmarria eta honakoa irakur daiteke hiru surflarien buru gainean: "Gure Txoko Sydney 1966".
Aranburuk bere Facebook orrialdean frontoiaren historiaz honakoa idatzi du, ingelesez: "
Gure Txoko-Sydney. People from the Basque Country moved to Australia during the Civil War trying to make a living from the sugar cane farms. Since 1966 "Gure Txoko" has been the meeting point for all of them. So yesterday we went there to play pelota" ("Gerra zibil garaian euskal herritarrak Australiara joan ziren, azukre kanabera sektorean lan eginez bizimodua ateratzera. 1966tik Gure Txoko elkartoki bat izan da beraientzat. Horregatik, atzo bertara joan ginen pilotan jokatzera").