Xanti Rodriguez azpeitiar argazkilariak 2015eko argazkilaritzako Goya sarietako bat jaso du. Aragoiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak (AFPA) ematen ditu sari hauek. Aurtengo sariak joan den larunbatean banatu zituzten Zaragozan. Azpeitiarrari publizitate arloko saria eman diote, Azpeitiko Topa tabernarentzako egindako diseinu proiektuaren barruko argitaratu gabeko lan bati esker. Aurten arte sari hauetan hru aldiz egon da Rodriguez finalisten artean, baina aurten lortu du saria.
Lan honekin argazkilaritzako Goya sarietako bat jaso du Xanti Rodriguezek.