Maddalen Arzallusek egindako kartelak iragarriko ditu Zumaiako aurtengo Inauteriak. Kartel lehiaketako epaimahaiaren arabera Arzallusena izan da aurkeztutako 22 lanetatik “politena eta egokiena”. Lehiaketara aurkeztutako 22 kartelekin Alondegian erakusketa zabalduko dute urtarrilaren 29tik otsailaren 17ra. Erakusketan herritarrek botoa emateko aukera izango dute, hala herritarren saria erabakitzeko.