Kalabaza erraldoi baten pisua asmatzea, horixe izan da Aspanogik Mobi Bike Egunaren harira antolatutako lehiaketaren gakoa. 55 kilo pisatzen zituen, eta zifra horretara gehien hurbidu zen parte-hartzailea Joseba Lopez zarauztarra izan da. 54,5 kilo esan zuen berak.
Saria ere jaso zuen Lopezek: barazkiz eta frutaz betetako otarra bat, eta kalabaza bera. Oraindik ikusgai dago Zarauzko Aritzbatalde jatetxeko tabako makinaren gainean.