70.000 euroko saria banatu du ONCEk Zarautzen. Juan Miguel Lete Txorten saltzailea izan da bigarrenez saria banatu duena. Zarauztarra zorteko dabil, izan ere, duela bi aste 1.750.000 euro banatu zituen herrian. Oraingoan bi kupoi saldu zituen, eta bakoitzak 35.000 euro eskuratu ditu. Ohi bezala, Udal merkatuan eta Kale Nagusian zein inguruko kaleetan saldu zituen Txortenek kupoi sarituak.
Letek duela hamazazpi urtetik egiten du lan ONCErekin, eta bigarren aldia da halako sari bat banatzen duela.