1.750.000 euroko saria banatu du ONCEk Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Hitza 2011ko eka. 21a, 12:46

1.750.000 euroko saria banatu du ONCEk Zarautzen. Juan Miguel Lete Txorten saltzaileak herenegun saldu zituen 81.452 zenbakidun 50 kupoien jabeak izan dira zortedunak. Ohi bezala, Udal merkatuan eta Kale Nagusian zein inguruko kaleetan saldu zituen Txo...

1.750.000 euroko saria banatu du ONCEk Zarautzen. Juan Miguel Lete Txorten saltzaileak herenegun saldu zituen 81.452 zenbakidun 50 kupoien jabeak izan dira zortedunak. Ohi bezala, Udal merkatuan eta Kale Nagusian zein inguruko kaleetan saldu zituen Txortenek kupoiak, Ana kafetegian, Arantxa loradendan eta Itxaso tabernan, besteak beste. Duela hamazazpi urtetik egiten du lan ONCErekin, baina atzokoa egun berezia izan zela adierazi du: «Laino batean nago». Izan ere, saridunak ezagunak ditu Letek. «Guztiak ezagutzen ditut, eta oso pozgarria da halako saria eurei banatzea. Gehienak langileak dira. gainera», dio. Hori dela eta, jende asko gerturatu zaio eskerrak ematera: «Muxuak eta besarkada ugari jaso ditut».
«Ez dut lorik egin. Atzo gauean jakin nuen nik saldutako zenbakia zela sariduna», dio. Nekatuta baina «pozez zoratzen» dago: «Lehenengo aldia da halako kupoiak saltzen ditudala. Niri ere zerbait tokatu zait».
34 milioi euro Gipuzkoan
Aurten ONCEk 34 milioi euro banat ditu Euskal Autonomi Erkidegoan. Zarautz ez da halako saria tokatu den herri bakarra; izan ere, pasa den ekainaren 10ean 700.000 euroko saria banatu zuten Donostiako Amara auzoan.
Hori dela eta, ONCEko kideek saridunak zoriondu dituzte  zozketan parte hartzeagatik eta  elkarteak egiten duen gizarte lana babesteagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide