Getariako Udalak azaroko ohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, udal bilkura areto nagusian (19:00). Datorren urtean Getariako Udalak izango duen aurrekontu proposamenaz hitz egingo dute EH Bilduko eta EAJko hautetsiek arratsaldeko bilkuran. Puntu hori izango da gaurko eguneko gai nagusia.
Dena den, udaletxean ordezkaritza duten bi udal taldeek hausnartu eta eztabaidatu beharko dituzte beste zenbait gai ere. Batetik, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren irizpideak eta helburuak berrestea izango dute helburu, eta bestetik, Txakolina deitura lokalaren lagapena. Horrez gain, aztergai izango dituzte lanpostuen balorazioan izandako akats zuzenketa eta UEMAren Esnatu dinamikaren mozioa ere.
Hona hemen gai zerrenda osorik:
- Onartzeke dauden akta agiriak zerrendatu eta onartu.
- Ebazpenen berri ematea.
- Faktura zerrendaren berri ematea.
- HAPOaren irizpideak eta helburuak berrestea.
- Txakolina deitura lokalaren lagapena.
- 2027. urteko aurrekontu proposamena.
- Lanpostuen balorazioaren akats zuzenketa.
- UEMAren mozioa.