Getariako Udalak 2027ko aurrekontu parte hartzaileen prozesua jarri du martxan, herritarrek udalerriaren etorkizunari buruzko ideiak eta proposamenak aurkez ditzaten. Ekimen horren bitartez, getariarren iritziak eta beharrak jaso nahi ditu udalak, "herria hobetzeko lehentasunak guztion artean lantzeko".
Ekarpenak egiteko epea urriaren 14tik 26ra egongo da zabalik. Herritarrek online galdetegiaren bidez edo udaletxeko bulegoetan, paperean, aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak. Galdetegiak hainbat arlo lantzen ditu, besteak beste, berdintasuna eta partaidetza, gizarte zerbitzuak, hezkuntza, hirigintza eta ingurumena, kirola, kultura eta euskara, tokiko garapena eta gazteria.
Bilera irekiak auzoetan
Horrez gain, auzoetan bilera irekiak egingo dira, herritarren ekarpenak zuzenean jasotzeko eta auzo bakoitzaren beharrak ezagutzeko. Urriak 26an, 20:00etan, Askizuko Elkartean egingo dute bilkura. Urriak 27an, 20:00etan, Miako Elkartean bilduko dira.
Udalak herritarrak parte hartzera eta beren proposamenak aurkeztera gonbidatzen ditu, 2027ko aurrekontuak Getariaren eta getariarren beharretara egokitzen laguntzeko.