Pasa den astelehenean jakinarazi zuen Getariako Arraun Elkarteak Ion Larrañagak Esperantzaren entrenatzaile izateari utziko ziola eta Gaizka Gorostiaga haren ordezko izango zela. Gaur, Larrañagaren talde berria izango dena ezagutarazi dute: Donostiarra ontzia zuzenduko du datorren denboraldian, hain justu ere.
Duela ordu gutxi, sare sozialen bitartez jakinarazi du berria Donostiarra Arraun Elkarteak. Era berean, klubak "zorte onena" opa nahi izan dio entrenatzaile berriari, "hasi berri dugun etapa honetarako".