Antxoaren denboraldia eta gero, hegaluzearenean murgilduta jarraitzen dute arrantzaleek. Bada, duela zenbait astetik jaki preziatu horren zuzeneko salmenta ari dira egiten Getariako portuan, Kofradiaren eskutik. Bertan, erabiltzaileek hegaluzea bitartekaririk gabe eskuratzeko aukera dute aurrez deituta.
Erosleek hainbat aukera dituzte bertan. Bata pieza osoa erostea, eta bestea, garbituta eta prestatuta jasotzea, bezeroaren beharren arabera: medailoietan edo mendrezka. Emeterio Urresti Getariako Kofradiako lehendakariak azaldu duenez, arrantza teknika jasangarriak erabilita jasotako hegaluzea saltzen dute bertan, "kalitate eta jasangarritasun" zigiluekin.
Bideoak Urrestiren hitzak jasotzeaz gain, abuztu hasieran hegaluze bila joan ziren hainbat erabiltzaileren iritziak ere jasotzen ditu.