Hainbat lagun bildu ziren atzo Getarian Elkanoren lehorreratzearen "izaera kolonialista" salatzeko

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 5a

Atzo Malkorbe hondartzan egindako protesta ekintzako irudia. (Juan Luis Romatet)

Salbatore festen hasieraren bezperan egin zuten agerraldia Getariako Malkorbe hondartzan, Elkanori ez! plataformak deituta. 

Lau urtean behin egiten duten bezala, etzi, ostiralean, Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian. Aurreikuspenak betetzen badira, jende kopuru handia bilduko da herriko kaleetan, ekitaldia ikusteko asmoz. Antzezpenaren aurkako ahotsak ere entzun dira azken aldian Getarian, haren izaera salatzeko. Hala, Elkanori ez! plataforma berriak deituta, agerraldia egin zuten atzo arratsaldean Malkorbe hondartzan Elkanori ez, kolonialismoa salatu dezagun lelopean.

Plataforma horretako kideen arabera, "izaera kolonialista eta arrazista" du lehorreratzeak. Atzoko protesta ekintza deitu zuen taldearen arabera, Elkanoren lehorreratzeak iragan koloniala "espektakulu" bilakatzen du. "Argi eta ozen diogu: antzezlan hau indarkeria kolonialaren, begirada eurozentrikoaren, inperialismoaren jarraipenaren eta arrazan oinarritutako kapitalismoaren hastapenaren ospakizuna da", ondorioztatu du plataformak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide