Hiru eguneko egitarau biribila, Getariako gaztetxe zaharra agurtzeko

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 18a

Getariako gaztetxea, kanpotik ikusita. (artxibokoa)

Abuztuan irekiko dituzte Getariako espazio autogestionatu berriaren ateak. Turismo Bulego zaharrean kokatuta egongo da hori, eta 216 metro koadro izango ditu. Irekiera eguna iritsi aurretik, ordea, Graka kolektiboak eta Getariako Gazte Asanbladak gaztetxe zaharrari merezitako agurra emateko festa antolatu dute astebururako. Gaur izango da lehen ekitaldia: DJ saioa egingo dute Taxco tabernan.

Graka kolektiboak eta Getariako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatuta, gaztetxe zaharra agurtzeko festa egingo dute asteburu honetan. Izan ere, abuztuan zabalduko ditu ateak Getariako espazio autogestionatu berriak

Hain zuzen ere, gaztetxe berriko lanak ekainean amaitzea aurreikusita zegoen, baina uste baino gehiago luzatu dira. Espazio berriari dagokionez, 216 metro koadro izango ditu, eta Turismo Bulego zaharrean kokatuta egongo da. Bertan, musika taldeek entseguak egiteko bi gela izango dituzte, baita tabernako barra bat ere. Dena den, antolatzaileek nabarmendu dute berrikuntza asko "auzolanean" egin beharko dituztela, esaterako, kontzertuetarako oholtza jarri, hormak margotu edota iturgintza lanak egin.

Hori horrela izanda, hiru egunetako egitarau biribila osatu dute gaurtik hasi eta larunbatera arte jai giroan murgilduta egoteko. Besteak beste, DJ saioak, trikipoteoa, bazkaria, bertso saioa eta noski, hamaika kontzertu antolatu dituzte egun hauetarako, gaztetxeari merezitako agurra emateko. 

Egitaraua

Ekainak 18, osteguna

  • 18:00. Graka All Stars pintxada, Taxco tabernan. (Larunbateko bazkarirako txartelak salduko dituzte bertan).

Ekainak 19, ostirala

  • 18:00. Trikipoteoa Pandero taldearen eskutik, herritik gaztetxera. 
  • 21:00. Kontzertuak: Onlifly taldearen azken emanaldia eta Orsini. Sarrerak gaztetxean bertan izango dira salgai, 5 euroan.

Ekainak 20, larunbata

  • 13:00. Bazkaria, gaztetxean. Sarrerak osteguneko pintxadan eta Magdanean egongo dira salgai, 15 euroan.
  • 16:00. Bertso saioa.
  • 17:00. Kontzertuak: Üther, Gal, Peedoh, Ü, Zaaf, Grapa, Min, Meison, Mostaza Karizia, Bellum eta Shibari taldeak.
  • Ondoren, Snoopy eta Rocky Violenciaren DJ saioak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide