Getariarren ekarpena jaso nahi dute eraso matxistei aurre egiteko diagnostikoa eta protokoloa osatzeko

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 28a

Emakume baten eskua, genero indarkeriaren kontrako lelo batekin.

Getarian jai eta aisialdi guneetan eraso matxistei aurre egiteko diagnostiko eta protokoloaren idazketa prozesuan murgilduta daude, eta herritarren ekarpenak jasotzeko saioa egingo dute datorren asteartean, hilak 31. 

Getariako Udalak martxan du Getariako jai eta aisialdi guneetan eraso matxistei aurre egiteko diagnostiko eta protokoloaren idazketa prozesua, eta lanketa horren barruan, datorren asteartean, hilak 31, herritarren ekarpenak jasotzeko saioa egingo du. Hitzordua Zarautz jauregian izango da, 18:30ean.

Lanketa Sortzen aholkularitza taldea ari da gidatzen. Udalak nabarmendu duenez, genero indarkerian eta emakumeen ahalduntzean adituak dira. Orain egun batzuk, udalak herriko gazteen iritziak biltzeko egin zuen beste bilera ireki bat, hura Alondegian.

Apirilaren 24an aurkezpena

Getariako Udalak apirilaren 24an aurkeztuko du eraso matxistak prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko diagnostikoa eta herri protokoloa, eta martxoaren 12an hitzaldia eskaini zuten Sortzeneko kideek gaiaren harira. Hemen irakur daiteke hitzaldiaren kronika

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide